prime number

1. Mat.

Hondarrik gabeko emaitza zehatza bere buruarekin eta bat zenbakiarekin zatitzean bakarrik ematen duen zenbakia. Adibidez, 100 baina txikiagoak diren zenbaki lehenak 25 hauek dira: 2, 3, 5, 7, 11, 13, 17, 19, 23, 29, 31, 37, 41, 43, 47, 53, 59, 61, 67, 71, 73, 79, 83, 89 eta 97. Zenbaki lehenek hainbat propietate dituzte:
* Infinitu zenbaki lehen daude.
* Baldin eta l zenbakia lehena bada eta a eta b zenbaki osoen ab biderkaduraren zatitzailea bada, l zenbakia a-ren edo b-ren zatitzailea da. Zenbaki lehen ez direnek ez dute propietate hori. Adibidez, 6 zenbakia ez da lehena, eta 3 eta 4 zenbakien biderkaduraren (12ren) zatitzailea da, baina ez da 3ren edo 4ren zatitzailea.
* 1 baino handiagoa den edozein zenbaki arrunt edo zenbaki lehena da edo zenbaki lehenen biderkadura gisa idatz daiteke. Adibidez, hiru zenbaki hartu, edozein: 18 = 2 × 3 × 3; 29 zenbaki lehena da; 91 = 7 × 13
Hainbat aieru formulatu da zenbaki lehenen inguruan, oraindik frogatzeke daudenak.